Iruñeko setioa (1874-75)
Iruñeko setioa | |||
---|---|---|---|
Bigarren Karlistaldia | |||
Karlistak Iruñetik gertu | |||
Data | 1874ko abuztuaren 27a-1875eko otsailaren 2a | ||
Lekua | Iruñea Nafarroa Garaia | ||
Koordenatuak | 42°48′40″N 1°38′53″W / 42.811°N 1.64817°W | ||
Emaitza | Karlisten garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Iruñeko setioa Bigarren Karlistaldiko gudua izan zen, noiz karlistek Nafarroako hiriburua setiatu zuten.
Setioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abartzuzan garaipena lortu eta gero, karlistak indarberritu ziren. Hiri handi bat hartzeko asmotan, Gasteiz, Irun, Donostia eta Iruñea setiatzeari ekin zioten. Jada 1873an Karlos VII.aren aldekoak nafar hiriburutik gertu zeuden baina hurrengo urteko abuztura arte ez zuten ganorazko eraso bat egiten. Mendiri jeneralak Moriones menderatu zuen Biurrun aldean mendean hartu ondoren, San Kristobal eta Miravalles mendiak bereganatu zituen eta handik hiria etengabe bonbardatzeari ekin zion. Dena primeran zihoan karlistentzat baina jeneral batzuei, Irungo setioa kendu ondoren, balentria eza aurpegiratu zien. Honek begi guztiak josi zituen Mendirirengan eta karlista erradikalek bere jarrera kritikatu zuten. Jeneralak, bere entzute hobetzeko asmotan, borroka biziagotu zuen.
Garia haietan Iruñea erortzeko zorian zegoen baina 1874ko abenduaren 29an Martínez Campos jeneralak Espainiako errege aldarrikatu zuen Alfontso XII.a Espainiakoa eta karlista moderatu asko bandoz aldatu ziren. Gudaroste karlistak ahulduz gain, 1875. urteko hasieran liberalek armada handia eraiki zuten. Mendiri, Eskintza mendia babesik gabe utzi ondoren, posizioa galdu eta liberalek Lakar eta Lorka berreskuratu zituzten. Deierritik bide bat zuten Iruñerantz eta otsailaren 2an 35.000 soldadu sartu ziren hiriburuan, Domingo Moriones buru zutela. Karlistek azken posizioak utzi eta Iruñeko aldirietatik alde egin zuten.
Ondorioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Donostia eta Gasteiz oraindik setiopean baziren eta Iruñea berreskuratu eta hurrengo egunean Lakarren Ramón Blanco menderatua izanda ere, 1875ean gerraren patua aldatu zen. Karlista asko bandoz aldatu eta alfontsotar lerroak indartu zituzten. Egoera aprobetxatuz, liberalek ofentsiba handi bat prestatu zuten eta gerra amaitu zen.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Francisco Hernando: La Campaña Carlista. 1872-1876 Jouby y Roger Editores. Paris. 1877
- Antonio Brea: Campaña del Norte 1873-1876 Biblioteca Popular Carlista. Bartzelona. 1897.
- Reynaldo Brea: Príncipe Heroico y Soldados Leales Biblioteca Popular Carlista. Bartzelona. 1910.
- Cesar Alcalá: La Tercera Guerra Carlista 1872-1876. Ristre. 2003
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Nafarroako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |